XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AGUIRRE Literatur Sariak Euskara batuan)

Aurten hirugarrenez eman da Jose Antonio Agirre saria.

Lehenbizian Gandiaga frantziskotarrak irabazi zuen, bere ELORRI poema-liburuaz.

Bigarrena Aita Onaindiak hartu zuen, GURE BERTSOLARIAK zeritzon liburuarekin.

Aurten, berriz, Euskeraz egindako liturgia berriari eman izan zaio, Manuel Lekuona jaunaren ardurapean egina.

Aipamen berezia beste biok merezi ukañ dute: Aita Villasante frantziskotarrak egindako Jesukristo liburu bikainak eta Margo ederdun enziklopedia sortak, berau ere Manuel Lekuonaren ardurapekoa.

Saria mila dolarretakoa izan da, aurrekoetan bezala; eta, kasualitatea, honetan eré apaizen eskuetara joan da.

Uste dugu, honelako laguntasunaz Euskal Elizak esker haundiak emateko dizkiola Baionako Euskal Kulturaren alde taldeari.

Pertsonalki uste dut, literatura bezala ez direla sariztatzekoak liturgiazko lanak, itzulpenak baitirá eta gainera literaturarekin zer ikusi guttikoak, dadukaten meritua izkukatu gabe.

Gabriel Arestik, profeta ez bada ere, orain urtebete esan zeutan norengana joateko zen sari hori, eta bete betean igarri eré.

Hurrengoan ere berdin gertatzen bada, literatur saria gabe, hobe jarriko balute klausula bat hau esanik: Elizgizonentzat bakarrik.

Xabier Kintana.